Itxi

EITB TALDEA

ALIANTZA

Garabide elkarteko kideen urteroko bisita, EITBren Bilboko egoitzan

EITB Media

EITBk euskararen normalizazioaren arloan zer egiten duen eta etorkizunerako dituen erronkak ezagutu ahal izan dituzte hizkuntza gutxituak biziberritzeko formazio-programan parte hartzen ari diren Mexiko, Bolivia, Kolonbia, Haiti, Ekuatore Ginea, Txile, Maroko eta Ekuadorreko aktibistek.

0:00

Garabide elkartekoen bisita izan da ostegun honetan, urriak 26, EITBren Bilboko egoitzan, euren hizkuntza biziberritzeko formazio-programan ari diren pertsonekin batera. Urtero bezala, EITBk ateak zabaldu dizkie munduko hizkuntza gutxituetako aktibistei, ikus-entzunezko taldeak euskararen normalizazioaren arloan zer eta zelan egiten duen berri emateko, baita etorkizunaz hitz egiteko ere. 

Isabel Octavio Estrategia eta Komunikazio zuzendariak, Asier Larrinaga Euskara Zerbitzuko buruak, Hodei Esnaola "Egun On" saioko editore eta aurkezleak eta Oihane Mateos eitb.eus-eko Aktualitate buruak eman dizkiete azalpenak. Hizpide izan dituzten gaien artean egon dira, besteak beste, PRIMERAN plataforma, erronka digitalak eta zuzeneko albistegi bat egiteko gakoak. 

Aurten, Mexiko, Bolivia, Kolonbia, Haiti, Ekuatore Ginea, Txile, Maroko eta Ekuadorreko herritarrak etorri dira Euskal Herrira. Hiru hileko ikastaroaren bitartez, erakunde eta elkarte ezberdinen esperientziak ezagutzen ari dira: Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, EMUN, UEMA, Berria egunkaria, Goiena eta Kanaldude hedabideak, Gure Zirkua….