Itxi

EITB TALDEA

EITB, PILOTAREN ETXEA

EITB, eliteko zesta puntaren erakusleiho

EITB TALDEA

Winter Series Txapelketako 3. edizioaz gozatu ahal izango dugu astelehen gauero, ETB1en eta eitb.eus-en. Munduko hamasei puntista onenak izango dira lehian, txapelik preziatuenaren bila.

0:20
Winter Series

Zesta puntak Euskal Herrian hasitako ibilbidearen bultzatzaile eta aliatu izaten jarraitzen du EITBk. Horregatik, astelehenean (urriak 30) abian jarriko den Eusko Label Winter Series Txapelketaren edizio berriaren erakusleiho izango da. Zortzi bikote izango dira lehian, bi multzotan banatuta, eta bikote bakoitza kolore batekin identifikatuko da. 12 astez ligaxka jokatuko dute, eta multzo bakoitzeko bikote onena finalerdietara pasako da. Otsailaren 18ko (igandea) finalean erabakiko da txapel preziatua norentzat izango den.

Xabier Euzkitzek eta Ane Muruamendiarazek gidatuko dituzte emanaldiak Gernikako Jai Alai pilotalekutik. Bi aditu izango dituzte alboan, jokaldien alde teknikoa aztertzeko: Antxon Alberdi eta Ibon Aldazabal. Lehen jaialdian batera egongo dira, baina ondoren txandaka arituko dira.

Winter Series Txapelketaren 3. edizioarekin batera, @eitbkirolak kontua jarri da abian Instagramen. Kronikak, emaitzak, sailkapenak, streaming seinaleak, azken orduko albisteak… Kirol informazio osatua eskainiko da bertan une oro.

Winter Series

Winter Series