Itxi

EITB TALDEA

Saria

Felix Linaresek Zinebiren Ohorezko Mikeldi saria jaso du

EITB Media

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak irratian eta telebistan egindako ibilbidea zein zinema kritikari lana aitortu dio EITBko kazetariari.

  • Felix Linares EITBko kazetaria Ohorezko Mikeldi sariarekin

    Felix Linares EITBko kazetaria Ohorezko Mikeldi sariarekin

Felix Linaresen ibilbidea nabarmendu du aurten Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak. Joan den ostiralean Arriaga antzokian egindako irekiera ekitaldian, banatutako hiru Ohorezko Mikeldi sarietako bat jaso du EITBko kazetariak. Beste biak Frederick Wiseman dokumentalista estatubatuarrarentzat eta Rita Azevedo Gomes zinemagile portugaldarrarentzat izan dira. 

ETB2ko "La Noche de…" saioa aurkezteari utzi dion urtea baliatu du Zinebik Linaresi aitortza egiteko, telebistan ez ezik, irratian ere ibilbide luze eta oparoa osatzeagatik. Halaber, kultura hedatzen eta bereziki literatura eta zinema arloetan egindako aditu lana goraipatu ditu.

 


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea