Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBk Publikoaren Saria eta Networking saria emango ditu ZINEBIren 65. edizioan

EITB Media

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiari zabalkunde handiagoa eman asmoz, aurreko urteetan bertan aurkeztutako euskal ekoizpenak ikusgai egongo dira PRIMERAN streaming plataforma berrian.

  • ZINEBIren 65. edizioa, azaroaren 10etik 17ra. Argazkia: ZINEBI

    ZINEBIren 65. edizioa, azaroaren 10etik 17ra. Argazkia: ZINEBI

EITBk ZINEBIrekin aliantza berretsi du beste behin, euskal ikus-entzunezko ekosistema hauspotzeko duen konpromisoaren barruan. Azaroaren 10etik 17ra bitartean egingo den Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiari zabalkundea emateko, streaming bidez eskainiko ditu irekiera eta itxiera galak. Halaber, aurreko urteetan bertan aurkeztutako euskal ekoizpenak ikusgai egongo dira PRIMERAN streaming plataforman. Bestalde, bi sari babestuko ditu EITBk: Publikoaren Saria (3000€) eta Euskadiko film luze dokumental onena nabarmenduko duen g