Itxi

EITB TALDEA

SARIA

"Teknopolis" saioak saria eskuratu du Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan

EITB Media

Irunen, lur-azpian dagoen Oiasso hiri erromatarra ardatz duen Erromatarraren arrastoak oinen azpian erreportajea hezkuntza sailean nabarmendu dute.

  • Iñaki Leturia, Oihana Jauregi eta Jon Larrañaga, sariarekin

    Iñaki Leturia, Oihana Jauregi eta Jon Larrañaga, sariarekin

Azaroaren 13tik 18ra ospatu den zinema jaialdiaren 23. edizioan saritu dute "Teknopolis" saioa, erreportajearen pedagogia- eta dibulgazio-kalitateagatik. Izan ere, epaimahaiaren ustez, ikus-entzunezko lanak modu entretenigarri eta dinamikoan jorratzen ditu Oiassoren eta Irungo erromatarren garaiaren historia. 

Saritutako programa aurreko denboraldian eskaini zen ETB1en eta ETB2n, eta ikusgai dago EITB Nahieranen. Bertan, Juan Jose Jiménez Oiasso museoko zuzendariak eta Zohartze Galan arkeologoak aurkitutako arrastoen berri ematen diote Iñaki Leturia programako gidariari.

Joan den larunbatean jaso zuten saria Iñaki Leturiak, Oihana Jauregik eta Jon Larrañagak.