Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenari jarraipen berezia, EITBn

EITB MEDIA

EITBk aliantza sinatu du Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazioarekin, eta media partner da mendeurreneko ekitaldi eta ospakizunetan. Azarotik jada hasi da efemeridearen inguruan berri ematen, eta jarraipen zabala egingo dio asteazken honetako ekitaldi bereziari.

  • 'Chillida 100 urte'

    'Chillida 100 urte'

2024ko urtarrilaren 10ean Eduardo Chillida artistaren jaiotzaren 100 urte beteko dira. Mendeurrenaren ospakizun horren barruan, EITBk aliantza sinatu du Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazioarekin elkarlanean aritu eta urteurrena eta bere inguruan ospatzen diren ekitaldiak sustatu eta jarraitzeko. Hain zuzen ere, jarduera, erakusketa eta ekitaldi ugari antolatu ditu Chillida Lekuk, 2023an hasi eta 2025ean bukatuko direnak, eta EITB media partner da mendeurreneko ekitaldi eta ospakizun horietan guztietan.

Urtarrilaren 10a aurretik ere hasi da EITB efemeridearen inguruan berri ematen. Joan zen azaroan ETBko albistegiak Chillida Lekutik egin ziren, zuzenean; eta urtea hasi berritan, urtarrilaren 5ean, Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan ere zuzenean aritu zen Chillida Lekutik. Elkarrizketa egin zioten Mikel Chillida biloba eta Museoko Garapen zuzendariari, artistaren izaeraz eta lanaz.

'Gaur Egun' berezia, Chillida Lekutik

'Gaur Egun' berezia, Chillida Lekutik

Asteazken honetan, urtarrilaren 10ean, jaiotzaren mendeurrenaren egunean izango diren ekitaldiei jarraipen zabala egingo diete EITBren hedabideek, tartean Donostiako Victoria Eugenia antzokian 18:30ean egingo den ospakizunaren inaugurazio ekitaldiari. Eduardo Chillida 100 urte egitasmoak erakusketak, musika, hezkuntza, pentsamendua eta ospakizuna oinarri izango dituen egitarau zabala ekarriko du eta, urte osoan zehar antolatutako ekimenen berri ere emango du EITBk.

Artistaren inguruko hainbat eduki, PRIMERAN plataforman

Horrez gain, asteazkenetik aurrera, artistaren jaiotzaren 100. urteurrena beteko den egunarekin bat egin eta Eduardo Chillidaren inguruko hainbat eduki eskainiko ditu PRIMERAN plataformak, tartean Chillida, Esku Huts (2016) dokumentala, artista gogora ekartzeko lan poetiko eta intimista.