Itxi

EITB TALDEA

Hauteskunde autonomikoak 2024

EITB Focus inkesta larunbatean argitaratuko da oso-osorik EITBren gardentasun atarian

EITB Media

EITB Taldea webguneko 'Open Data' atalean eskura egongo dira Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurreko lehenengo inkestaren azterlan, galdetegi eta mikro-datu guztiak. EITBko hedabideak ostiraletik ari dira zabaltzen datuok.

  • EITB Focus inkesta oso-osorik argitaratuko da EITBren gardentasun atarian

    EITB Focus inkesta oso-osorik argitaratuko da EITBren gardentasun atarian

Iazko maiatzaren 28ko udal, foru eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan hasitako bideari jarraituz, EITBk bere gardentasun atariko datu irekien Open Data atalean argitaratuko ditu aurten izango diren EAEko hauteskunde autonomikoei begira herritarren iritzia jaso duen EITB Focus inkestaren azterlan, galdetegi eta mikro-datu guztiak. 

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurreko lehenengo inkestaren emaitzak ari dira zabaltzen EITBko hedabideetan ostiralean eta larunbatean zehar. Euskadin egindako boto-asmoari buruzko azterketa publiko zabalena da, 1.800 galdeketa egin baitira. Bertan, herritarrek hautagaien inguruan duten iritzia eta egunerokoan dituzten kezka nagusiak ere bildu dira. 

Horrela, adituen eta, oro har, herritarren eskura jarriko dira inkestetan eta dagozkien tauletan bildutako datuen xehetasun guztiak, informazioa, zabalkundea, analisia edo, besterik gabe, kontsulta zehatza erabiltzeko, aldagai posible guztiekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EiTB Focus
  • EITB