Itxi

EITB TALDEA

Athletic, txapeldun!

Gabarraren ospakizunaren emanaldi historikoa eskainiko du EITBk gaur arratsaldean, zuzenean

EITB MEDIA

Lantalde zabala arituko da lanean, bost orduko erretransmisio erraldoia eskaintzeko: helikopteroa, droneak, katamarana eta goi mailako teknologia, Kopako garaipenaren emozioa lau haizetara zabaltzeko.

0:29
Athleticeko zaleak duela 40 urte

Athleticen Errege Kopako garaipenaren ospakizuna eta gabarraren irteera historikoa zuzen-zuzenean eskainiko du EITBk. Gaur izango da, eta lantalde zabala arituko da lanean. Goi mailako teknologia eta baliabideak baliatuko ditu EITBk, tartean helikopteroa, droneak, katamarana…

Bost orduko emanaldi erraldoia eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en, Kopako garaipenaren emozioa lau haizetara zabaltzeko. 15:45etik aurrera, Jon Balenziaga eta Ana Ramos izango dira saio berezi honen aurkezleak, Bilboko udaletxetik. Club Maritimoan hasita eta udaletxera iritsi arte, hainbat erreportari izango dituzte lagun, giroaren berri bertatik bertara emateko.

ETB2n eta eitb.eus-en ere saio berezia eskainiko da, "Quédate, Especial Gabarra" izenekoa. 16:30etik aurrera, Leire Torre eta Patxi Alonso arituko dira aurkezle lanetan, itsasadarretik gertu kokatutako set berezian. Zazpi erreportarik osatutako lantaldea izango dute lagun eta, udaletxearen parean, Diego Ayús arituko da, beste set berezi batean, denen artean zuzeneko programa egiteko.

Gabarra

Gabarra

Ikus-entzule guztientzat irisgarria izango da, zeinu-hizkuntzadun seinale bereziaren bidez.

Streaming bidez ere jarraitu ahalko da ospakizuna, EITBren YouTube kanalean.


Txapeldunak

Txapeldunak

Radio Euskadin, Euskadi Irratian eta EITBren hedabide digital eta sareetan ere jarraipena egingo zaio ospakizunari eta, nola ez, horren berri emango dute EITBko albistegiek ere.

Hala, EITBn inon ez bezala ikusi eta bizi ahalko da Athleticen eta zale zuri-gorrien ospakizun handia.

Athletic, txapeldun

Athletic, txapeldun!