Itxi

EITB TALDEA

Hauteskundeak

EITBk eutsi egingo dio hauteskunde debateari, eta Pradalesek parte hartu ahalko du

EITB MEDIA

EAJren lehendakarigaiak parte hartu ahalko du azkenean eztabaidan.

  • Todos los candidatos y candidatas, en el debate de EITB

    Todos los candidatos y candidatas, en el debate de EITB

EITBk eutsi egingo dio 22:00etan egitekoa den hauteskunde debateari, Imanol Pradales EAJko hautagaiak parte hartu ahalko baitu azkenean. Hautagai jeltzaleari eraso egin diote arratsaldean Barakaldon, mitin baten ostean, baina alta eman diote jada.

Debatea zuzenean eskainiko dute ETB2k, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek. Lehendakarigai guztien lehen debatea izango da, eta telebistaz bakarra. Izan ere, bertan izango dira Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Javier de Andrés (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-Alianza Verde), Alba García (Sumar) eta Amaia Martínez (VOX).

Africa Baetak eta Xabier Garcia Ramsdenek gidatuko dute, eta analisirako debatearen aurreko eta osteko tarte berezia ere eskainiko dute Juan Carlos Etxeberriak eta Saioa Martijak. Hauteskundeetarako sortutako plato ikusgarrian egingo da debatea, eta goi mailako baliabideak erabiliko dira, tartean dronea.

Hala, EITB erreferente da beste behin kanpainarik erabakigarriena den honetan eta, oraingoan ere jarraipen informatibo osoa ari da egiten, EITB Focus inkestarekin hiru alerekin, eguneroko hauteskunde informazio tarte espezifikoekin, hautagaien elkarrizketekin eta bi debate handirekin. Gaurkoa dugu lehendakarigai guztiak izango dituen lehen eztabaida, eta telebistaz bakarra.