Itxi

Musika

Maiatzaren 14an

Triángulo de Amor Bizarro eta Rural Zombies, Irun Rock jaialdian

EITB.EUS

Data aldaketa izango du Irun Rock jaialdiaren aurtengo edizioak. Hala, maiatzaren 14an, aipatu taldeak ez ezik, The Saurs ere igoko da agertoki gainera.

  • TRIANGULO DE AMOR BIZARRO

    TRIANGULO DE AMOR BIZARRO

Irun Rock jaialdiak aurreneko iragarpenak egin ditu gaur. Hain zuzen ere, zazpigarren edizioan arituko diren hiru talderen izenak eman dituzte jakitera. Halaber, irailean izan beharrean, jaialdia maiatzean egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek.

Horrela, maiatzaren 14an, besteak beste, Triángulo de Amor Bizarro igoko da oholtzara, argitaratu berri duen Salve Discordia diskoa aurkezteko.

Gainera, The Saursen musika entzungo da Irunen, baita Rural Zombies zestoarrena ere.

Sarrerak

Sarrera erosten duten lehenengo 500 pertsonek 15 euroko salneurri berezian jasoko dute. Dagoeneko eskuragarri daude, Ticketea eta Ticketbell weguneetan.