Itxi

Musika

Urriaren 28an eta 29an, BECen

Suede, Bime Live jaialdiko aurreneko kartelburua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urriaren 28an eta 29an Barakaldon egingo duten jaialdian The Horrors, James Vincent McMorrow, Lambchop, Nacho Vegas, Richmond Fontaine eta TOY ere arituko dira.

Euskal Herrian udazkenean egiten den jaialdi ezagunena, Bime Live, hasi da dagoeneko aurtengo edizioko egitaraua argitzen. Atzo bertan The Divine Comedy taldearen zuzenekoa iragarri zuen, eta ordu batzuk geroago eman du jakitera Suede izango dela kartelburuetako bat.

 

Halaber, beste sei emanaldi baieztatu dituzte gaur antolatzaileek, eta laugarren edizioa urriaren 28an eta 29an egingo dutela zehaztu dute. Ohi bezala, BEC! erakustazoka izango da kontzertu horien guztien lekuko.

 

Hala, Night Thoughts disko berriarekin helduko dira Brett Anderson eta taldekideak Barakaldora. Ikuskizuna bi zatitan banatuko dute. Lehendabizi, aipatu lan berriko kantuak taularatuko dituzte, hasieratik amaierara. Ondoren, taldearen arrakastarik entzunenak joko dituzte; hala nola, "Animal Nitrate" eta "Trash".

 

Iragarritako taldeen artean daude, baita, The Horrors, James Vincent McMorrow, Lambchop, Nacho Vegas, Richmond Fontaine eta TOY.

Kontzertuak

Urriaren 28an eta 29an, Barakaldoko BEC!en

SUEDE
THE DIVINE COMEDY
WILD BEASTS
THE HORRORS
JAMES VINCENT MCMORROW
LAMBCHOP
NACHO VEGAS
RICHMOND FONTAINE
TOY

Sarrerak

Ekainaren 23ra arte, egun hori barne, 44 euroan (+ banaketa gastuak) salduko dituzte bonoak. 10 euro gehiago ordainduta kanpalekuan lo egiteko aukera izango dute bisitariek.

Sarrerak maiatzaren 20an jarriko dituzte salgai, www.bime.net webgunean.