Itxi

Musika

Hatortxu Rock jaialdia

Esne Beltza, Green Valley eta La Pegatina, abenduan, Atarrabian

Aipatu taldeak ez ezik, Habeas Corpus, Reincidentes, Mafalda, Joxe Replay, Arkada Social, Lehendakaris Muertos, Afu, Marianitoz Blai eta DJ Bull aterako dira agertokira.

  • Esne Beltza

    Esne Beltza

Hatortxu Rock ohi baino lehenago ospatuko dute aurten. Beste behin ere, Atarrabiak hartuko du jaialdia, eta puntako taldeak igoko dira bertan oholtza gainera.

Hain zuzen ere, abenduaren 17an egingo dute festibala, 16:00etatik aurrera. Guztira, aurtengoarekin, 19 Hatortxu Rock ospatu dira, eta, beti bezala, aurten egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek.

Esan bezala, bazkalostean hasiko dira kontzertuak. Oraindik zuzenekoen ordena zehaztu ez badute ere, talde hauek arituko dira: Esne Beltza, Green Valley, La Pegatina, Habeas Corpus, Reincidentes, Mafalda, Joxe Replay, Arkada Social, Lehendakaris Muertos, Afu, Marianitoz Blai eta DJ Bull.

Sarrerak

Sarrerak aurretik erosiz gero, 15 euroan eskura daitezke (ohiko lekuetan eta Interneten daude salgai). Txarteldegian, 20 euroko prezioa izango dute.

Informazio gehiago jaialdiaren webgune ofizialean aurki dezakezue.