MAZ Basauri 2017 | Kontzertuak: Zeay Mays, León Benavente, Unclose

musika

Musika jaialdia

Zea Mays, León Benavente eta Fuel Fandango, kartelburuak MAZ Basaurin

EITB.EUS

2017/02/21

Rural Zombies, Albert Cavalier, Enric Montefusco eta Unclose talde eta bakarlariek osatuko dute Social Antzokiko kontzertuen egitaraua.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

MAZ Basauri jaialdiak aurkeztu du jada aurtengo egitaraua. Zea Mays, Rural Zombies, Albert Cavalier, León Benavente, Enric Montefusco, Fuel Fandango eta Unclose dira  seigarren edizioan Basauriko Social Antzokiko oholtzara igoko diren talde eta bakarlariak.

Bestalde, Bizkaiko udalerri horretako beste hainbat txokotan, doako emanaldiak eskainiko dituzte, Semejantes, Magnetico Grupo Robot eta Dona Versus taldeen eskutik.

Gainera, Txiki MAZ umeentzako gunea ere egongo da. Las Morenas taldearen kontzertua eta Oliver eta Evaren "Balio Magikoak" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Bukatzeko, ostegunero, maiatzean zehar, hainbat film proiektatuko dira ZineMAZen bidez; Omega eta Oasis: Supersonic, besteak beste.

Kontzertuak apirilaren 28an eta 29an eta maiatzaren 5ean eta 6an izango dira.

Sarrerak

Oraingoan ere, prezio merkeak sustatu nahi ditu MAZ Basaurik, bai Social Antzokiko kontzertuetan, baita antzokiko edarien salneurrian ere.

Sarrerak ostegunetik aurrera egongo dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena