12:41

Gaztea

Ekimena

Durangoko Azokak #Dazokat argazki-lehiaketa jarri du martxan

L.Z. | eitb.eus

Instagram sare sozialaren bidez parte hartu behar da lehiaketa horretan. Sari potoloak daude jokoan, tartean, Europako hiriren batera bi eguneko bidaia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Durangoko Azoka bisitarien ikuspuntutik ezagutu nahi dute aurten antolatzaileek. Alegia, esperientzia pertsonalen berri eman nahi dute, Landako barruan, standetan, agertoki atzean, Durangoko Alde Zaharreko kaleetan edota erosketak egin ostean gertatzen dena irudien bidez islatuz.

Horretarako, abenduaren 5etik 8ra arte, egunero (17:00etan) argazki irabazle bat hautatuko dute #Dazokat lehiaketan parte hartzen duten argazki guztien artetik, eta irabazleen artean kontzertuetarako sarrerak banatuko dituzte. Hain zuzen, Hesian eta Vendetta ikusteko sarrerak lortuko ditu aurreneko eguneko irabazleak; "Hegoak erein" ikuskizunerako, saria abenduaren 6an eskuratzen duenak; Gatiburen zuzenekorako, abenduaren 7koak; eta Txapeldun antzezlana ikusteko sarrerak, azken eguneko garaileak.

Sari gehiago

Behin Durangoko Azoka bukatuta, #Dazokat lehiaketako argazkirik onena aukeratuko dute parte-hartzaile guztien artean, abenduaren 12a orduko.

Argazki horrek egundoko saria jasoko du: bi lagunentzako bi gaueko bidaia Europako hiriren batera.

Nola parte hartu

- Instagram sare sozialean Durangoko Azokaren jarraitzaile egin.

- Zure kontu pertsonalera nahi dituzun argazki guztiak igo (publikoa izan behar du, noski).

- #Dazokat etiketa erabili.

- Ezin da adingaberik azaldu.

- Epaimahaia Gerediaga Elkarteko Txelu Angoitiak eta Durangoko Azokako komunikazio-taldeak osatuko dute.

- Jasotako argazkiekin, galeria bat egingo dute Durangoko Azokaren webgune ofizialean.

eBody">

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean