10:43

Gaztea

25. urteurreneko diseinuak

200 iruditik gora jaso ditugu Gaztearen 25. urtemugako lehiaketan

L.Z. | eitb.eus

Martxoaren 5ean hasiko da bozketa-fasea, eta martxoaren 13an iragarriko dugu irabazlearen izena, 'Dida' saioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaztearen entzuleek eta irakurleek bat egin nahi izan dute 25. urtemugako ospakizunekin. Hori horrela, erantzun oso ona jaso dugu duela hilabete abiatu genuen diseinu lehiaketan.

Guztira, 200 iruditik gora jaso ditugu, eta diseinu horiek guztiak Gaztearen webgunean izango dituzu ikusgai gaurtik aurrera.

Gutxika-gutxika, irudi guztiak igoko ditugu gure atarira, baina dagoeneko argitaratu ditugu baten batzuk.

Lehiaketak izandako arrakastaz jabetuta, parte-hartzaileei eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen.

Zuek zarete Gaztea posible egiten duzuenok. Eskerrik asko!

Eskerrik asko!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean