10:40

Gaztea

Albistea

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa Arrasaten, maiatzaren 27an

I.A. | EITB.EUS

13 batukada taldek hartuko dute parte musikaz betetako egun honetan. Herri bazkariaz, tailer ezberdinez eta kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa ospatuko da maiatzaren 27an Arrasaten. Bertako Sambamaña batukada taldeak izango du aurtengo edizioa antolatzeko ardura.

Guztira 13 batukada taldek hartuko dute parte. Antolatzaile diren Sambamaña eta Dinbidanba batukada taldeez aparte, Batukale, Zo-Zongó!, Zugatik batukada eta Zestoako batukada taldeek hartuko dute parte, besteak beste.

Egitaraua

Mota ezberdinetako ekintzak prestatu dituzte Sambamaña batukadako kideek egun osorako. 10:30ean, harrera egingo zaie Arrasatera joaten diren batukada taldeei, Herriko Plazan.

11:30etan, tailer ezberdinak hasiko dira: pandero tailerra, Body Percussion tailera... 13:30ean, Orkresta Elektrotxarangak girotuko du poteoa, eta, ondoren, 15:00ak aldera, herri bazkaria izango da.

Bazkariaren ostean, tailer irekia antolatu dute, Batukaden erritmoan dantza! izenekoa. 18:00etan, Batukaden kalejirak alaituko ditu Arrasateko kaleak, eta 20:00etan ospatuko da ekitaldi nagusia Herriko Plazan.

Partaideek afaria izango dute 21:30etik aurrera. 22:00etan, berriz, Los Misterios The Potes eta B.A.R. taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.


Iruzkinak

  • Irratia zuzenean