14:06

Gaztea

'Bilbo Pride' ekitaldian hartuko du parte Gazteak, larunbat honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Yogurinha Borovaren musika lagun, itsasontzien desfilean aterako da Gaztea ekainaren 24an, aniztasunaren alde.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilbok Gay Harrotasuna ospatuko du ekainaren 22tik (osteguna) 25era (igandea), LGBT ikusgarritasunaren eta aniztasun sozialaren alde egiteko, eta Gazteak ez du hitzordu garrantzitsu hori galdu nahi.

Hori horrela, larunbatean egingo duten Ur Parade itsasontzien desfilearen bigarren edizioan hartuko dugu parte. Hain zuzen ere, bi dira Gazteak antolatuko dituen jarduerak.

Alde batetik, 18:00etatik 20:00etara, Yogurinha Borova Gaztearen itsasontzian aterako da musika eta giro ona lagun. Gogoan izan, 40 lagun gonbidatuko ditugula bi orduko txangora. Horrenbestez, han izan nahi duzuenok Gaztearen webgunean martxan jarri dugun zozketan eman beharko duzue izena.

Bestetik, 20:00etan festa erraldoi bati emango diote hasiera, eta Ibon Fernandez eta Ainhoa Etxebarria arituko dira aurkezpen lanetan.

Zatozte guztiok Gay Harrotasunaren desfilera!

aren desfilera!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean