Durangoko Azoka 2017: abenduaren 6tik 10era, 52. edizioa

Gaztea

52. edizioa

Abenduaren 6tik 10era izango da Durangoko Azokaren 52. edizioa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/09/08

Bost eguneko iraupena izango du Durangoko Azokaren 52. edizioak. Kulturaren plazara gerturatzen direnek mota guztietako jarduerak aurkituko dituzte: kontzertuak, hitzaldiak, emanaldiak...

  • Durangoko Azoka 2016. Argazkia: EiTB

    Durangoko Azoka 2016. Argazkia: EiTB

    Durangoko Azoka 2016. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

52. edizio beteko du aurten Durangoko Azokak, eta, azken urteotako ohiturari eutsiz, bost eguneko iraupena izango du literatura eta musika ardatz dituen Euskal Herriko azoka preziatuenak. Hain zuzen ere, abenduaren 6tik 10era egongo dira zabalik Landako guneko ateak, 10:00etatik 20:00etara.

Azoka, horrenbestez, euskal idazle eta musikarien proiektu berrien erakusleiho bihurtuko da, beste behin ere. Hala, kulturaren plazara gerturatzen direnek mota guztietako jarduerak aurkituko dituzte: kontzertuak, hitzaldiak, emanaldiak, haurrentzako ekintzak, tailerrak, ikuskizunak… Hori guztia, 700 metroko eremu batean, hainbat gunetan banatuta (Areto Nagusia, Ahotsenea, Saguganbara, Plateruena, Irudienea, Szenatokia, Kabi@ eta Azoka TB). Horietan parte hartzeko epea aurki zabalduko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Ahotsenean, adibidez, urriaren 4an hasiko dira proposamenak jasotzen.

Durangoko Azokaren 51. edizioa

Euskal kulturaren eskaintza zabalak eta bertan sortzen den giroak erakarrita, milaka bisitari batzen ditu urtero Azokak. Ildo horretan, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak balorazio positiboa egin zuen iaz, bertan izandako proiektuen kopurua eta, batez ere, horien kalitatea aztertuta. Bisitarien joan-etorria nahiko irregularra izan zela adierazi zuen, baina ostiralean eta astelehenean bereziki ikasle andana bertaratu zela nabarmendu zuen.

"Bizitzekoa DA" izan zen 2016ko leloa, eta helburu hori bete egin zela azpimarratu zuen Gerediagako presidenteak: "Gero eta gehiago, bisitaria ikusle izatetik parte-hartzaile izatera igarotzen ari da".

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena