12:06

Gaztea

Berrikuntzak

WhatsAppek mezuak programatzeko aukera ematen du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

App bati esker, posible da argazkien edota testuen bidalketak nahi dugun egunerako programatzea, sakelako telefonoa esku artean izan gabe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urtebetetzeak, urteurrenak edota beste arrazoiren bat tarteko garrantzitsuak diren datak gogoratzea ez da aurrerantzean hain zaila izango. WhatsAppek berrikuntza asko izan digu azkenaldian, baina oraindik ez du mezuak programatzeko aukera eman. Horretarako, Seebye Scheduler aplikazioa jaio da. App hori Android sistema eragilearekin soilik erabil daiteke, eta Play Storen dago eskuragarri.

Horri esker, posible da mezuak eta argazkiak nahi dugun egunerako programatzea. Hori bai, behin aplikazioa jarrita, beharrezkoa da Googleren dendatik Messenger API aplikazioa jaistea. Izan ere, Seebye Schedulerri WhatsAppera sartzeko aukera emango dio horrek.

Bi app-ak instalatu ostean, telefonoaren ezarpenetan "erabilerraztasuna" delakoa hautatu eta Messenger APIri jakinarazpenetan sartzeko baimena eman behar dio erabiltzaileak. Behin pausu horiek emanda, telefonoa programatutako mezuak bidaltzeko prest egongo da. Seebye Scheduler aplikazioa zabaldu eta (+) ikonoa zanpatu behar da horretarako.

Gainera, behin bakarrik, minuturo, orduro, astero, hilero edota urtero bidaltzeko aukera eskainiko du. Bidali aurretik, mezua editatu ahal izango du erabiltzaileak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Teknologia

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean