13:38

Gaztea

Zerbitzu berria

Google Street Viewek erabiltzaileak eski pistetara eraman ditu

E. A.

Erredakzioa

Oraingoz ez dute gehitu gure inguruko eski pistarik.

  • Google Street View Snowmobile

    Google Street View Snowmobile

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eski denboraldia hastear dagoela eta, Google Street Viewek zerbitzu berri bat atera du eskiatzaileentzat. Pista onenetatik ibilbide interaktiboa egitea ahalbidetzen du zerbitzu honek. Googlek munduko eski pista garrantzitsuenetako batzuetara eraman ditu bere kamerak, erabiltzaileek ordenagailutik nolakoak diren ikus ditzaten.


Eskiatzaileek badute pozteko arrazoirik. Orain, bidaia bat antolatzea pixka bat errazago izango dute. Eski estazio onena aukeratzea zaila izan daiteke; elur mota eta kalitatea, kokapenena eta pisten zailtasun maila ere ikusi beharra daukate erabakia hartu aurretik. Interneteko beste atari batzuek pisten egoera deskribatzen du, baina, Googlek pentsatu du hobe dela erabiltzaileek ikustea eta horietatik bidaiatzea.


Lan horretarako, konpainiak elur-mototan muntatu ditu bere kamerak eta munduko eski estazio ederrenetako batzuetan zehar ibili dira. Kategoria berri bat sortu dute eski pisten mapak argitaratzeko, Google Street Vieweren barruan.


Haziz doa pisten katalogoa poliki-poliki. Esaterako, konpainiak Kalifornia iparraldeko Squaw Valleyko pistak eta Kanadako Whistler Blackcombekoak gehitu ditu berriki. Hala ere, ez dago gure inguruko pisten informaziorik, izan ere, oraingoz AEBetara eta Kanadara mugatzen da zerbitzu berria.


Googlek erabiltzaileei gogorarazi die eski pisten kategoriaz gain, kontsultarako prest daudela beste leku batzuetako kategoriak Google Street Viewen. Sistema hau orain dela bi urte aurkeztu zuten Vancouverreko Neguko Olinpiar Jokoetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean