14:52

Gaztea

Jaialdiak

Bilbao BBK Liveko gida: nola iritsi eta eskumuturrekoei buruzko informazio guztia

B. F. | EITB Media

Orduak falta dira Bilbok bere musika jaialdirik garrantzitsuenari ateak irekitzeko. Aurtengo Bilbao BBK Liven inguruan jakin beharreko guztia eta hainbat gomendio bilduta, gida praktiko bat osatu dugu Gaztean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Uztailaren 6an hasi eta 8ra bitartean, Bilbao BBK Live jaialdia izango da Kobetamendi mendigunean.

Festibalera gerturatuko direnen mesederako, informazio praktikoa biltzen duen gida berezia osatu dugu Gaztean.

NOLA IRITSI

Autobusa

Kobetamendira igotzeko, baita handik itzultzeko ere, doako autobus zerbitzua izango da. Joanean, autobusak San Mames ingurutik abiatuko dira –Basurtuko Kaputxinoen kaletik, BAMI eraikinaren atzealdean (Ogasuna-ETB)- eta BECetik!(Barakaldo), Ansioko metro geltokiaren ondoan.

Ordutegia

Asteazkena: 12:00 – 00:00
Osteguna, Ostirala, Larunbata: 24 oduak
Igandea: 00:00 – 15:00

Jaialdiaren egun guztietan, 16:00etatik aurrera gutxi gorabehera, autobusak Beyenako fabrika zaharraren inguruan geldituko dira, eta bertatik ikusleek jaialdiaren esparrutik bereizten dituzten 800 metro eskasak oinez egin beharko dituzte.

Bestela, jaialdiko antolakuntzak aurrez erreserbatu daitekeen ordainpeko autobus zerbitzua jarriko du martxan, iazko legez. Bidaiaren kostua 3,50 eurokoa izango da, ostegunetik larunbaterako zerbitzuetarako balioko du (igoerarako soilik) eta jaialdiaren webgunetik erreserbatu beharko da, aldez aurretik.

Metroa

Metro Bilbaok ordutegi bereziak eskainiko ditu ostegunetik iganderako gauetan Kobetamendiko kontzertuetara joaten direnak etxera itzultzeko aukera izan dezaten.

Ostegunean zerbitzu bereziak izango dira ordutegi hauetan:

Osteguneko ordutegi berezia

Osteguneko ordutegi berezia

Kobetamendira irteera

Aurten oinezko ibilbide bat diseinatu du Bilbao BBK Livek, "txikienengandik zaharrenengana erraz egin daitekeena, paraje paregabeaz gozatuz". Irteeran parte hartu nahi izanez gero, jaialdiaren webgunean eman behar duzu izena.

ESKUMUTURREKOAK

Bonua edo eguneko sarrera eskumuturrekoarengatik aldatzeko hainbat puntu gaitu jaialdiak: BBK Aretoa (uztailaren 3tik 7ra, 11:00-20:00), BEC! (uztailaren 5etik 8ra, 10:00-02:00) eta San Mames (5etik 8ra, 10:00-02:00).

Eskumuturrekoa beharrezkoa da jaialdian sartzeko, baita jaialdiko autobusak hartzeko ere. Gainera, jaialdi barruan ordaintzeko tresna bakarra izango da pultsera, ez baitute eskudirurik onartuko.

Nola kargatu eskumuturrekoa

Online

Online kargatu dezakezu gaurtik eta jaialdia amaitu arte, hemen. Zure eskumuturrekoa jasotzen duzunean, aurretik online kargatu duzun zenbatekoa zuzenean kargatuko da zure cashless eskumuturrekoaren txipean, zure sarrerako sarbide-baimenekin batera.

Cashless kontua sortu ondoren, bi aukera dituzu:

Automatikoki kargatu: Zure saldoa 10€-tik jaisten bada, automatikoki 20€ kargatuko dizkizugu zure kontura, gehienez 7 aldiz. Aukera hau guztiz borondatezkoa da, eta zuk bakarrik aktibatu dezakezu.

Eskuz kargatu: nahi beste aldiz kargatu ahal izango duzu mugikorretik, formulariora eta sortutako profilera berriro sartuz.

Jaialdian

Zure eskumuturrekoak QR kode bat izango du txip batekin. Behin eskumuturrekoa zurekin duzula, zure mugikorrarekin eskaneatu eta nahi duzun saldoa kargatu ahal izango duzu Apple Pay, Google Pay edo zure txartelaren datuak sartuta.

Cashless kontu online bat baduzu, zure saldoa kontsultatu dezakezu uneoro, hemen goian duzun formularioan zure erabiltzailearekin identifikatuz.

Konturik ez baduzu, beti eman ahal izango dizute informazioa esparruan banatutako karga-puntuetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean