Itxi

Bilbo

Astlehenetik ostiralera

Bilbok 60 urtetik gorakoei doako aholkularitza juridikoa emango die

Agentziak | Erredakzioa

Zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da, 10:00etatik 11:00ak arte, hainbat gizarte-zerbitzutan, baina txandaka.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak hitzarmena sinatu dute Bilboko 60 urtetik gorako adineko pertsonentzako aholkularitza juridikoko proiektu pilotu bat abian jartzeko, hain zuzen ere baliabide ekonomiko gutxi dauzkaten pertsonentzat.

Udalak gaur jakitera eman duenez, hitzarmen hori esperimentala da, 2015eko ekitaldia bukatu arte.

Udalak doan eskainiko du zerbitzu hori. Bost abokatuk arlo juridikoko gaietako aholkuak emango dizkiete Bilbon bizi diren adinekoei. Gai horiek honako hauek izaten dira: testamentuak, herentziak, Gizarte Segurantzako pentsioak eta gizarte arloko prestazioak edo zerbitzuak, dibortzioak, kontsumoa, banka eta aseguruak, auzokoen arteko arazoak eta jabetza horizontala, eta ezgaitzeak eta babes judiziala.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da, 10:00etatik 11:00ak arte, honako gizarte-zerbitzu hauetan, txandaka: Santutxu (astelehena), Errekalde (asteartea), Basurtu (asteazkena), San Frantzisko (osteguna) eta Deustu (ostirala).