Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bilboko Portua 2017: Aurten 58 gurutzaontzi iritsiko dira

Herriak eta Hiriak

Getxo

Aurten 58 gurutzaontzi iritsiko dira Bilboko Portura

Agentziak | Erredakzioa

2017/03/20

P&O konpainiako Britannia gurutzaontzia izango da Bilbora iritsiko den lehena, martxoaren 29an. Bilboko Portuko Agintaritzak balorazio positiboa egin du.

  • Gurutzaontzi bat, Getxon. Artxiboko argazkia: EiTB

    Gurutzaontzi bat, Getxon. Artxiboko argazkia: EiTB

    Gurutzaontzi bat, Getxon. Artxiboko argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bilboko Portuko Agintaritzak ohar baten bidez jakitera eman duenez, aurten 58 gurutzaontzi espero dituzte. Martxoaren 29an aurtengo denboraldiko lehen gurutzaontzia iritsiko da Bilboko Portuak Getxon duen instalazioetara. Aurreko urtearekin alderatuta, % 14 gehiago espero dira (2016an 51 gurutzaontzi heldu baitziren).

Zehazki, P&O konpainiako Britannia gurutzaontzia izango da Bilbora iritsiko den lehena. Aurtengo aurreikuspenei dagokienez, Bilboko Portuko Agintaritzak balorazio positiboa egin du.

Bilboko Portuko gurutzaontzientzako terminal berrian egingo du egonaldia. Instalazio berri horrek 340 metrorainoko luzera duten ontziak hartzeko ahalmena izango du. Bilboko Portuak Getxon duen instalazio berrien lanek 4,6 milioi euroko aurrekontua izan dute.

Aurten, hiru gurutzaontzitan itsasoratzeko aukera egongo da Bilbon, lau data desberdinetan: Hapag Lloyd konpainiaren “Europa 2”n (abuztuaren 1ean eta urriaren 13an), Oceania Cruseseko “Sirena”n (abustuaren 8an) eta Pullmanturreko “Monarch”en (irailaren 16an).

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena