Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostia

Abian da Eguzkiteka, Kontxako liburutegia

Agentziak | Erredakzioa

Liburutegian eleberriak, aldizkariak, egunkariak, haurrentzako ipuinak, komikiak eta albumak daude eskuragarri. Gainera, maileguan hondartzara eraman daitezke.

  • Argazkia: Donostiako Udala.

    Eguzkiteka, Kontxako liburutegi berria. Argazkia: Donostiako Udala.

Kontxa hondartzako liburutegia, Eguzkiteka, ireki dute gaur. Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatuta dago, erlojuen parean, "La Rotonda" diskoteka zegoen lekuan. 60 metro koadro ditu eta publiko mota guztietara zuzendutako 700 bat liburu daude bertan. Egunkariak, aldizkariak, eleberriak, Donostiari buruzko liburuak, komikiak, albumak eta haur liburuak irakurtzeko aukera eskainiko du Eguzkitekak. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez idatzitako irakurgaiak egongo dira.

Donostia Kulturaren liburutegi sareak duela 20 urte sortu zuen Urgulleko udako liburutegia, eta orain "urrats berri bat" eman da publiko berrien bilaketan Kontxa hondartzako liburutegiarekin, Donostiako uda garaiko gune nagusienetakoa baita.

 

Eguzkiteka abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, astelehenetik igandera, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30era. Gainera, arratsaldero, 17:00etan, Lur Kortak haurrentzako ipuin kontaketa saio bat emango du. Liburuak maileguan hondartzara eramateko aukera egongo da, bertan irakurtzen egoteko, eta liburutegia itxi baino lehen itzuli beharko dira.