Itxi

Herriak eta Hiriak

Andre Maria Zuriaren jaiak

2017ko Gasteizko jaietako pregoia, zuzenean

EITB.EUS

Ainhoa Santamaria aktore gasteiztarrak egingo du festarako deia, 21:30etik hasita.

  • 2017ko Gasteizko jaien kartela.

    2017ko Gasteizko jaien kartela.

Ainhoa Santamaria aktore ezagunak jaietara biltzeko deia egingo die gasteiztar eta arabar guztiei, berea baita aurten Gasteizko jaietako pregoia irakurtzeko ohorea. Hitzordua Plaza Berrian da, 21:30ean.

Dena den, Arabako hiriburura joaterik ez dutenek ez dute ekitaldia galduko. Izan ere, hirugarren urtez jarraian, streaming bidez jarraitzeko aukera izango da. eitb.eus-ek ere zuzenean eskainiko du Gasteizko jaien webgune berezian.

Udalaren eskutik, aurten emankizun berezia izango da 20:30etik aurrera. Izaskun Prado eta Alain Ruiz kazetarien gidaritzapean, bertan izango dira Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon' eta Ainhoa Santamaria 2017ko jaietako pregoilaria bera. Pregoiaren ostetik, kontzertua eskainiko dute Gasteizko Big Bandak eta Sole Gimenezek.

ole Gimenezek.