Itxi

Herriak eta Hiriak

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emakume bati eraso dio Bilboko Loteria kalean

Agentziak | Erredakzioa

Gizona atxilotu dute eta urruntze agindua ezarri diote, emakumeak salaketa jarri ostean.

Irailaren 29an, Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen emakume bati eraso egin ostean, Loteria kaleko etxe batean, Udalak jakinarazi duenez.

Emakumeak salaketa jarri zuen, eta urruntze agindua ezarri diote gizonari, genero indarkeria egotzita.

Gaur, erasoa irmotasunez gaitzesteko oharra atera du Bilboko Udalak.

Horretan, ekintza arbuiatu eta ulertezintzat jo du Udalak, eta bere babesa helarazi dio emakumeari.

_____________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.