Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea Barrikan

Gizon bat ospitalera eraman dute bere baserrian sutea piztu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Sutea 06:30ean piztu da Barrikako Musarieta auzoko baserri batean, bonbona batek ihesa izan ostean.

Sutea piztu da gaur Barrikako (Bizkaia) baserri batean, eta bertan bizi den adineko gizon bat Urdulizko ospitalera eraman behar izan dute azterketa medikoa egitera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea 06:30ean hasi da Barrikako Musarieta auzoko baserri batean, bonbona batek ihesa izan ostean.

Barrikako suhiltzaile bat, zaurituaren auzokoa, hura laguntzera joan da, eta sutea itzaltzea lortu du.

Baserriko sukaldea erabat kiskalita gelditu da, iturri beraren arabera.