Itxi

osoa

Matxura

Barakaldoko erdigunea, zazpi ordu argindar barik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Matxura bat izan da transformadore batean, eta, horrenbestez, Herriko Plaza eta alboko kaleak argindar gabe izan dira.

  • Barakaldoko Herriko Plaza. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

    Barakaldoko Herriko Plaza. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

Barakaldoko (Bizkaia) erdigunean argindar barik izan dira ostegun honetan ia zazpi orduz, Iberdrolaren transformadore bat matxuratu delako.

Hain zuzen ere, Herriko Plaza, alboko kaleak eta udaletxea izan dira argindarrik gabe.

Udaletik jakinarazi dutenez, matxura 08:20an jazo da, eta teknikariek behin-behinean konponduta zuten 15:00etarako.

Behin betiko konponketa gaur goizaldean egingo dute, eta, horrenbestez, argindarra eten egingo dute ondoko kaleetan: Arrandi, Arana, Lapurdi, Auzolan, San Juan, Pormetxeta, Arrontegi eta Herriko Plaza.