Itxi

Herriak eta Hiriak

Trafikoa

Gizon bat ikerketapean, Gasteizko udaltzain batzuk harrapatzen saiatzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Ausarkeriaz gidatzea eta agintaritzaren aurkako atentatua egotzi diote 29 urteko gidariari.

29 urteko gizonezko bat ikerketapean jarri du Gasteizko Udaltzaingoak ausarkeriaz gidatzeagatik eta agente batzuk harrapatzen saiatzeagatik.

Udaltzaingoak ohar baten bidez azaldu duenez, gertakariak atzo jazo ziren, 20:30 aldera. Patruila batek auto bat ikusi zuen ziztu bizian Andaluzia eta Valladolid kaleek bat egiten duten biribilgunean.

Udaltzainak gidaria geldiarazten saiatu ziren, baina bere bideari eutsi zion eta agenteak harrapatzen saiatu zen.

Handik gutxira topatu zuten iheslaria, eta ikerketapean jarri zuten ausarkeriaz gidatzea eta agintaritzaren aurkako atentatua egotzita.