Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Basauriko Udalak Pozokoetxe auzoko trenbide eremua berreskuratuko du

Herriak eta Hiriak

Hirigintza

Basaurik gune berdeak eta etxeak eraikiko ditu Pozokoetxeko trenbideetan

agentziak | erredakzioa

2018/05/02

Udalak trenbideak desjabetuko ditu eta erabilera publikoa emango die, Adifekin sinatutako akordio baten ondorioz.

  • Basauri gun eguzkitsu batean. Argazkia: Inocencio Goikuria Iturriotz.

    Basauri gun eguzkitsu batean. Argazkia: Inocencio Goikuria Iturriotz.

    Basauri gun eguzkitsu batean. Argazkia: Inocencio Goikuria Iturriotz.
  • Whatsapp
  • Bidali

Basauriko Udalak hitzarmena sinatu du Adifeko Administrazio Kontseiluarekin, Pozokoetxe auzoko trenbide eremuak bereganatzeko, 4 milioi euroren truke. Horrela, herriak eremu hori berreskuratuko du etxebizitzak eta erabile publikorako inguruak sortzeko.

Andoni Busquet Basauriko alkateak adierazi duenez, akordioa “aurrerapauso handia da San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe auzoak eraberritzeko eta albiste oso ona da" basauritar guztientzat.

Udalbatzak onartu beharko du desjabetzeko prozesua. Adifen arabera, 14.435 metro karratuko eremu bati, alokairuan dauden bi etxebizitzari eta tren zerbitzuek bertan dituzten 9.663 metro karratuko eremu bati eragingo die desjabetzeak.

Hitzarmenaren bidez, Udalaren helburua da eremu berdeak eta etxebizitzak egitea, eta baita erabilera publikorako eremuak, parkeak, aparkalekuak, (egungo lubakia kendutakoan) auzoen arteko lotura berria eta Bidebietako geltokia hartzeko eraikin berria ere.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena