Itxi

Herriak eta Hiriak

Jaiak

490 ekitaldi izango dira 2018ko sanferminetako programan

Agentziak | erredakzioa

Adin guztietarako ekitaldiak prestatu dituzte, eta aurten, gainera, haurrentzako gune berri bat prestatu dute.

1:21

Adin guztietarako 490 ekitaldi inguru izango dira 2018ko sanferminetako programan. Horretarako, 1.336.000 euro bideratuko dituzte (2017an baino % 6 gehiago). Gainera, aurten haurrentzako gune berri bat prestatu dute.

Ekitaldi ofizial horiei guztiei, hiriko elkarte eta erakundeek antolatutako ekimenak ere gehitu behar zaizkie, Joseba Asiron Iruñeko alkateak gaur (asteazkena) jakitera eman duenez.

Aurten, 10.000 programa elebidun (gaztelaniaz eta euskaraz) argitaratu ditu Udalak. Gainera, literatura maisulanetan (Krimena eta Zigorra, Printze Txikia, Ulises edo On Kixote) sanferminak "modu ezkutuan" aipatzen dituzten 28 ipuin txiki sartu dituzte programetan.

Javier Errea eta Jon Alonso programako diseinatzaileek, aukeratutako maisulan bakoitzeko lehen orria hartu eta testuaren zati handi bat gorriz zirrimarratu dute; ondoren, gelditzen diren hitzekin sanferminekin zerikusia duen kontu txiki bat agerian utzi dute.

Asironen hitzetan, sanferminak "munduko jairik literarioenak" dira eta, hortaz, aurten programari "ukitu literarioa eman" nahi izan diote.