Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Fikziozko mikrosaioa

'Jon eta Jone', kapitulu guztiak Nahieran-en

Koldo Almandozek zuzendutako fikziozko mikrosaio historikoa, 08:00tako albistegiaren atariko egunero, eta 2015eko eta 2002ko kapituluak Nahieran-en

Jon eta Jone irrati fikzioa berriz itzuli da antenara, hamahiru urteren ostean. Euskadi Irratiak 2002. urtean arrakastaz eskaini zuen saioa berreskuratu du eta gaur egunera ekarri.  Bi pertsonaiak denbora tarte erreal hau pasa ondoren topatu dira berriz eta bizi egoera berrietan izango dituzten pasadizo, sesio eta xelebrekeriak ezagutzen ari gara atalez atal, tonu informal eta ironikoan. Hiru minuturen bueltan osatutako mikro-tarteak dira eta goizeko informatibo nagusiaren aurretik entzuten ditugu, goizeko 07:55etan.

Orain 13 urteko hartan bezala, Jon eta Jone Koldo Almandoz zinegileak zuzenduko du. Gorka Etxebeste eta Lierni Ibargutxi ari dira aktore lanetan eta Iñaki Olaziregirena da errealizazioa.

2002ko kapituluak Nahieran-en dituzue, eta 2015eko orain arteko kapituluak ere Nahieran-en entzun ditzakezue nahi duzuenean.