Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Urriaren 20an

Euskadi Irratiak 'Handia' filma ikustera gonbidatu nahi zaitu

Urriaren 20an, 10:30ean izango da zinema emanaldia, EiTBren Bilboko egoitzan. 'Faktoria' magazina egoitzaren sarreratik egingo dugu, aktore nagusiak, zuzendaria eta Audiece taldea bertan direla.

Euskadi Irratiak Handia filma ikustera gonbidatu nahi zaitu. Urriaren 20an, goizean, 10:30ean, izango da zinema emanaldia, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Aurrestreinaldiari lotuta, 'Faktoria' saioaren magazina egoitzaren sarreratik egingo dugu, eta bertan izango dira Jon Garaño zuzendaria, Xabier Berzosa ekoizlea, Eneko Sagardoi, Joseba Usabiaga eta Iñigo Aranburu aktore nagusiak, eta, gainera, Audience taldekoak izango ditugu bertan zuzenean musika eskaintzen.

Amaitu berri den Donostiako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia eta Irizar Saria irabazi ditu Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzenduriko lanak. Altzoko handiaren bizitzan oinarritutako pelikula Moriarti ekoiztetxearen azken apustua da, eta Loreak lanaren arrakastaren bidetik dator.

Handia filma doan ikusi nahi baduzu, eskatu gonbidapena komunikazioa@eitb.eus helbidean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz