Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Lehiaketa

Yhabril Mororen "X-Man" argazkiak irabazi du CVCePhoto lehiaketako Publikoaren Saria

EITB Media

CVCePhoto lehiaketako 20 argazki finalisten artean Yhabril Mororen mendi korrikalariaren argazkia izan da boto gehien jaso duena. Gainera, Arkaitz Otazuk irabazi du bereizmen handiko lossless musika erreproduzitzaile eramangarria.

  • Yhabril Mororen "X-Man" argazkia

    Yhabril Mororen "X-Man" argazkia

CvCe Photo lehiaketako Publikoaren Saria Yhabril Moro argazkilariaren "X-Man" irudiarentzat izan da. EiTBk eman duen sariaren irabazleak jaso du Euskadi Irratiaren sare sozialetan boto gehien.

1.200 boto baino gehiago jaso dugu Instagram eta X sare sozialetan, eta Yhabril Mororen mendi korrikalariaren argazkia gailendu da, bigarrenari 200 boto baino gehiagoko aldea aterata.

9. edizioko sari banaketa urriaren 21ean egingo da Donostiako Aquariumen. Bertan, epaimahaiak aukeratutako 3 argazki irabazleen egileek euren aitortza jasoko dute. Eta laugarren saria EiTBk anatutako, Publikoaren Saria izango da.

Zozketa

Botoa eman duten guztien artean bereizmen handiko lossless FiiO M6 musika erreproduzitzaile eramangarri bat zozkatu dugu. Arkaitz Otazu @arkaitzotazu izan da irabazlea.

Bereizmen handiko lossless FiiO M6 musika erreproduzitzaile eramangarria

Bereizmen handiko lossless FiiO M6 musika erreproduzitzaile eramangarria

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia