Xabier Madariagarekin, eta Arantxi Padillarekin emakumeen aurkako tratu txarren inguruan aritu gara. Madariagak esan bezala, Frantziako komunikabideetan ez da kasu horien berri ematen, nahiz eta iaz 134 emakume hil ziren tratu txarren ondorioz. Urtea bukatzean ematen dute datua, baina, esan bezala, ez gertatu ahala. Hego Ameriketan egoera larria da, eta horri buruz aritu da Arantxi Padilla. Bogotan, aurten, 107 emakume hil dituzte.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa