Itxi

Amarauna

Igandea

Nafarroa Oinezen jarraipena, 'Amarauna' saioan

'Hartu, tenka, tira!' lelopean egingo dute igandean Nafarroa Oinez Vianan, Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolen alde.

'Amarauna' saioak Nafarroa Oinez jaiaren inguruko jarraipen zabala egingo du igandean, zuzeneko konexioekin. 'Hartu, tenka, tira!' lelopean egingo dute Nafarroako ikastolen aldeko jaia Vianan, Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolen alde. Ikastoletako arduradun nagusiak, ikasle ohiak, eta 'Txikiak-handi' proiektuko arduradun nagusiak izango ditugu gure mikrofonoetan. 10:00etan hasi eta 12:00etan amaituko da igandean saioa; ohi baino ordubete gutxiago iraungo du, beraz.

Arabako Gaubean ere izango gara, bertan ospatuko den patata azokaren berri jakiteko. Bestalde, merkurioarekin egindako enpasteek, ba al dute arriskurik?  Ekologistak Martxan elkarteak enpaste horiek debekatzeko eskatu diete europarlamentariei. 'Amarauna' saioan galdera hori argitzen ahaleginduko gara, kimikari bati eta Bizkaiko deontologia elkarteko kide bati galdetuta.

bati galdetuta.

bati galdetuta.