Itxi

Amarauna

Pantoneren 2017ko aukera

Berdea, 2017ko kolorea

'Greenery' edota landareen berde tonu argia da Pantone kolore institutuak 2017rako aukeratu duena. Urte berrian alaitasuna eta itxaropenaren kolorea izango da nagusi.

  • 4:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pantone kolore institutuak berdea izendatu du 2017ko kolore, zehazki, 'greenery' edota landareen berde tonua. Granny Smith sagarrak duen hori bera da, alaitasuna eta itxaropenarekin loturikoa. Pantonek berde tonu hau aukeratu du egun gizartean arnas ditzakegun estresa eta tentsioa albo batera utzi, eta sentsazio positiboetara gerturatzeko, baita naturarekin dugun lotura indartzeko ere. 2017an berdea gertutik biziko duten hainbat pertsonekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan; fruta saltzaile, margolari eta diseinatzaile bana.

inatzaile bana.