Itxi

Amarauna

Ostiralean

Xabier Anduaga tenore donostiarra, Errege egunez, 'Amarauna' saioan

L.B.

EiTB

Opariak ireki eta banatuko ditugu. 8 disko eta 6 liburu ditugu entzuleen artean banatzeko. Trukean galdera bati erantzun beharko diote: zein izan da gabonetan jaso duzuen oparirik kuttunena?

Xabier Anduaga tenoreak 21 urte baino ez ditu, baina agertoki handietan ari da abesten, jada. Emanaldi eta entseguen artean, tarte bat hartuko du, Errege egunean, 'Amarauna' saioarekin hitz egiteko. Bere hitzak eta bere kantuak entzungo ditugu.

Errege eguna izango denez, haurren hitzak jasoko ditugu, Errege eguna orain 75 urte nola bizi zuten kontatuko digu Jose Luis Mendizabalek, eta errege opilak ere izango ditugu gogoan.

Loteria eguna da ostirala. Haur loteria banatuko dute, eta Iñaki Elortzak abestuko dizkigu zenbakiak. Gainera, iaz sari potoloa banatu zuen Altzako Arrizar tabernako Rosi Ayastui izango dugu.

Euskal Herriarekin lotura handia duen musikari estatubatuarra ere izango dugu gogoan. Lukas Hichksik minbizia du eta tratamenduan laguntzeko kontzertua egingo dute Iruñean. Eneko Dorronsorok emango dizkigu azalpenak.

Ostiralean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'n kateatuta egongo gara.

gara.