Itxi

Amarauna

Blogariak

Hacker batek Austriako hotel bateko ateak blokeatu ditu

Bezeroak gela barruan harrapatuta geratu dira .1500 euro ordaindu behar izan dizkio hoteleko jabeak hackerrari ateak berriz zabaltzeko. Blogariekin segurtasunaz aritu gara besteak beste

  • Teknologia

    Teknologia

    45:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urko Zurutuza, Egoitz Gonzalez eta Xabi Unanue teknologia adituak 'Amarauna' saioan izan dira eta teknologia berriei lotutako hamaika konturi buruz eman dituzte azalpenak. Nerabeek interneten dituzten arriskuez, segurtasunaz, Austriako hotelaren kasuaz, Comic Sans tipografiaren atzean dagoen polemikaz aritu dira, besteak beste.

Micolet enpresako Haritza Loroñorekin ere hitz egin dugu. Beste 3 ingeniarirekin batera sortu zuen enprea, on line bidez 2. eskuko arropa saltzeko. Erandion dute biltegia; egun, 100.000 arropa dituzte bertan sltzeko prest. Egunero-egunero, 500 jantzi saltzen dituzte eta 15 langile dira. Xehetasun asko kontatu digu, tartean, jendeak noiz erosten duen Micoleten. Ezetz asmatu noiz izaten den?