Publizitatea
X

Irratia zuzenean

"Pintxopotean gurasoak mozkortuta ikustean pena eta lotsa sentitzen dut"

Amarauna

Gurasoak mozkortuta

"Pintxopotean gurasoak mozkortuta ikustean pena eta lotsa sentitzen dut"

2017/07/08

Izar Arregi Psikologoa da, Amaraunean hitz egiten du, nerabeen gurasoentzat baliagarriak diren aholkuak emateko. Gurasoak droga kontsumitzaile direnean zer? Eredu ona nola eman?

  • 26:25 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Izar Arregi Psikologoa da, Amaraunean hitz egiten du txitean pitean. Nerabeen gurasoentzat baliagarriak diren aholkuak eman ditu oraingoan. Aurreko saioan, nerabeek kontsumoarekin arazoak dituztenean ze egoera sortzen diren aztertu zuten eta gurasoek nola lagun dezaketen honelako kasuetan.

Zer gertatzen da, nerabeen gurasoak direnean droga kontsumitzaile? Ze erreferentzia izan behar dute nerabe horiek? Gurasoak ere badira alkohol eta bestelako drogen kontsumitzaileak. Horrelako kasuetan nolako harremana sortzen da guraso eta seme-alaben artean? Nola lagundu horrelako kasuetan?

Ostegun iluntzetako ohiko egoera bat: Pintxo potea, taberna atariko mahaian, garagardo eta ardo, alkoholez gainezka. Baztertu edalontziak, umea bertan jarri eta pardela aldatzea. Inguruan, ume mordoa, haur, nerabe eta gaztetxo…

Gazte eta seme-alaben droga kontsumoaz sarritan hitz egiten da. Tabu edo ezin gehiago aude helduen kontsumoez hitz egiteko.

1.- PINTXO-POTE: Gipuzkoako herri gehienetan, azken bost urtetan, ostegunetako pintxo-pote ohitura jarri da.ZER GERTATZEN ZAIGU HELDUOI BEHAR HAU SENTITZEKO? ZER ETA NOLA SENTITZEN GARA, GURE 35.40, 45, edo 50 URETEREKIN, SEME-ALABA NERABEA BAINO GOGO GEHIAGO  IZATEKO SAN FERMINETARA JOATEKO EDO LARUNBATEAN HAURRA AMONARE NEAN LAGA ETA FESTARA IRTETEKO?

- BAKARDADEA? BIKOTE KRISIA? BETI NERABE GARAIAN MANTENDU NAHIA? BETI EZINEZKOA DEN ZORIONTASUN BATEAN GAUDELA ADIERAZI ETA AUTOKONBENTZITU BEHARRA?

GIZARTEKO BALOREEN KRISIA DUGU. GIZARTE NERABEA DUGU.

2.- BERAZ HELDUAK NERABEAK GARA ETA NERABEEN BEHARRAK DITUGU. ALKOHOLA ETA ZE BESTELAKO DROGA KONTSUMITZEN DIRA HELDUEN ARTEAN?

3.- ETA SEME-ALABAK BADAKITE? SOMATZEN DUTE? NOLA LANDU HAU SEME ALABEKIN?

4.- GIZARTEAK ETA KRISI BALOREAK INDARTU EGITEN DITU JOERA HAUEK?

6.- ETA ZEIN DA BIDEA? NONDIK HASI?

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena