Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ernai gazte taldeko Xabi Iraolari elkarrizketa 'Amarauna' saioan

Amarauna

Turismoa

Ernai: 'Beste turismo eredu bat nahi dugu, herritarrak aintzat hartzea'

2017/08/12

Ernaik deitutako manifestazioaren atariko, gazte taldeko Xabi Iraola izan dugu 'Amarauna' saioan. Egungo turismo ereduaren aurrean egin dituzten ekintzen inguruan galdetu diegu.

  • 26:09 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

"Zuen turismoa, gure miseria” lelopean manifestazioa deitu du Ernai ezker abertzaleko gazte taldeak. Donostiako Aste Nagusiaren baitan izango da protesta, egungo turismo ereduaren aurka. Manifestaziorako deialdia aspaldi egin zuten, baina oihartzun handiagoa hartu du azken egunotan izandako ekintzen aurrean. Xabi Iraola Ernaiko kideari galdetu diogu Bilbon Basquetourren aurka egindako pintadez, Donostian txutxu trena geldituta egin zuten performanceaz eta "Tourist go home" leloarekin bat ote dauden.

Donostiako merkatariekin ere hitz egin dugu. Esan digute Donostiara datozen turisten jarrera lasaia dela, eta ezin dela Bartzelonan gertatzen ari denarekin alderatu. Zaharrean elkartearen arabera, soldata bajua urte osoko arazoa da, ez bakarrik merkataritza eta ostalaritzan gertatzen, baizik eta sektore guztietan. Gainera, uda garaian lanpostu gehiago egoten dela azpimarratzen dute, eta zenbat eta turismo gehiago, orduan eta lanpostu gehiago egoten dela nabarmendu dute.

Turismoa kostaldeko herri askotan ere areagotu da eta horren adibide dugu Zumaia. Oier Korta bertako alkatearekin hitz egin dugu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena