Itxi

Amarauna

Ostiralean

'Handia efektua' eta Juanito Dorronsoro, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

90.000 lagunek ikusi dute Garañoren eta Arregiren filma, eta arrakastaren zergatia aztertuko dugu. Gainera, Amets Arzallusi duela 4 urte txapela jarri zion gizonarekin errepasatuko dugu txapelketa.

Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filma 90.000 lagunek ikusi dute jada. Arrakasta horren zergatia aztertzen saiatuko gara 'Amarauna' saioan ostiralean, Zigor Etxebeste eta Amaia Serrullarekin. Altzoko udalean ere galdetuko dugu herrian pelikularen efekturik antzeman ote den.

Bestalde, Juanito Dorronsororekin, Amets Arzallusi txapela jarri zion gizonarekin, egingo diogu errepasoa Bertsolari Txapelketa Nagusiari, aurten txapela zeinek jantziko duen jakin baino 3 egun lehenago.

Gainera, Amelia jatetxea ezagutuko dugu, berriki Michelin izarra jaso duen Donostiako jatetxea, eta, jakina, ez dira faltako Durangoko Azokari buruzko berri zuzenak.

10:00etan hasita, 'Amarauna'k kateatuko zaitu.

ateatuko zaitu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia