Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Ibilaldia Santurtzitik, eta pilota finalaren aurrekariak, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Santurtziko ikastolaren egoeraz, Ezkerraldean euskarak duen egoeraz eta herriak itsasoarekin duen harremanaz ariko gara. Goizuetako eta Amezketako alkateak ere izango ditugu buruz buru.

Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen festa, zuzenean jarraituko dugu Santurtzitik bertatik igandeko 'Amarauna' saioan, 10:00etan hasita. Ikastolaren egoeraz gain, Bilboko Ezkerraldean euskarak duen egoera eta Santurtzik itsasoarekin daukan lotura aztertuko ditugu.

10:30ean, Goizueta eta Amezketa bihurtuko ditugu protagonista. Bi udalerri horietako alkateak eta Aimarren nahiz Jokinen lagun eta senideak elkarrizketatuko ditugu arratsaldeko buruz buruko finalaren aurreko giroari neurria hartzeko. Zegama-Aizkorri mendi maratoiak ere bere tokia izango du, 10:30ean, 11:30ean eta amaieran zuzenean emango baitugu horren berri.

Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia