Itxi

Amarauna

Uholdeak

Velez de Mendizabal Alcoytik: 'Londresko bikote bat atera dugu autotik'

1987tik egin duen eurijasa handiena dela kontatu digu Ekain Velez de Mendizabalek Levantetik. Bere herrian, Berrianesen, 300 litro ur egin metro koadroko ordubetean. Alcoyn, 3 kmra, 400 litro

  • Levante eurijasa tanto hotza euritea uholdeak

    Errepideko seinale bat urak hartuta. Uholdeek Levanten eragin duten triskantza

    6:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekaitzak esnatu zuen ordu txikietan ostegunean Ekain Velez de Mendizabal.  Jeiki eta udaleko ordezkariekin lanean aritu da harrezkero, bideak itxi eta  jendeari laguntzen. Arroilean topatu zuten Londresko bikotea, auto barruan. Onik ateratzea lortu zuten baina etxea galduta, Ingalaterrara itzuli direla kontatu digu.

Suhiltzaile ibilitakoa da Ekain Velez de Mendizabal Arrasatearra eta azken urteetan Mediterraneoan bizi da. Aste hontako eurijasez, lur bustiaren gainean euria egitea izan dela dio, ez dela neurririk hartzen, eta hurrengo euritean ere gertatuko dela gauza bera. Tanto hotzak gogor astindu ditu Valentzia eta Alakante.

5 dira hildakoak, 4 mila etxetik atera behar izan dituztenak eta kalteak handiak. Berrianes herrian oliba eta almendrondo sailak txikitu egin ditu uholdeak.