Itxi

Amarauna

Eragozpen fiskala

"Gastu militarraren kontrako eta gizartea eraldatzeko tresna da eragozpen fiskala"

A.A. |EiTB media

Zenbait eragilek eragozle izan nahi dutenei laguntzeko zerbitzua eskainiko dute Gasteiz, Donostia eta Bilbon.

  • Eragozpen fiskala. "Gerrarik ez ordaindu. Armagabetu zure zergak".

    Eragozpen fiskala. "Gerrarik ez ordaindu. Armagabetu zure zergak".

    13:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurten ere eragozpen fiskala egiteko gonbita luzatu dute dozenaka eragilek. "Gerrarik ez ordaindu. Armagabetu zure zergak" kanpainari eutsita, proposamena honakoa da: errenta aitorpena atzera bota, bakoitzak nahi duen herri-ekimen edo elkarteari dohaintza egitea eta argi eta garbi adieraztea -gutun bidez- gerra finantzatuko duten zergen kontrako asmoa. Gastu militarra ez ezik, zabalagoa ere bada aldarria, banku erreskateak edota Abiadura Handiko Trenaren azpiegiturak ez finantzatzearen aldeko apustua, alegia.


Gizartea eraldatzeko, jendea ahalduntzeko ekimena da sustatzaileen arabera eta desobedientzia baketsu eta zibilaren adibidea. Laguntza zerbitzua eskaintzeko Gasteiz, Donostia eta Bilbon ireki dituzte bulegoak. Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan Bilboko gunera, Bakearen etxera, hurbildu gara,eragozpen fiskalaren nondik norakoak ezagutzera eta eragozle diren bi kideren esperientziak jasotzera.