Itxi

Amarauna

TRAIDOREAK

Juan Aldaz: "Andre Agassiren haurtzaroa infernua izan zen"

Eriz Zapirain | EITB Media

Andre Agassiren aitak kosta ahala kosta nahi zuen bere semeetako bat tenislari izarra izatea. Anaia zaharragoekin ez zuen lortu, baina Andrerengan ikusi zuen potentziala. 13 urte zituela, drogak eman zizkion tenisean hobeto joka zezan. Hori kontatzen du tenislari-ohiak bere biografian.

  • Andre Agassi

    Andre Agassi

    24:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Askotan pentsatzen dugu zerbaitetan ona izateko ezinbestekoa dela gustuko izatea, baina ez da hori Andre Agassi tenislari profesional ohiaren kasua. Munduko tenislaririk onena izan zen, 101 aste egin zituen ATPko rankingaren lehen postuan, 30 milioi dolar irabazi zituen saritan, baina hala ere ez zen ondo sentitzen. Hori dio bere oroitzapenak biltzen dituen liburuan.