Amarauna
Urdaiazpikoa eztarrian geratu
Haizea Ibarretxe: "Hortzetako eskuila irentsi dut, eztarrian geratutako urdaiazpikoa kendu nahian"
Maria Agirre | EITb Media
Haizea Ibarretxek une larriak pasa ditu aste honetan. Urdaiazpikoa jaten hasi, eta eztarrian geratu zitzaion ez aurrera ez atzera. Itotzear zegoela eta, hortzetako eskuila sartu, baina hura irentsi zuen. Galdakaoko ospitalean gastroskopia egin eta atera zioten joan den asteazkenean.
-
Haizea Ibarretxe
10:02 min
Galdakoztarra da Haizea Ibarretxe, eta 21 urte ditu. Aste honetan gastroskopia bat egin diote Galdakaoko ospitalean, eztarrian geratu zitzaion hortzetako eskuila ateratzeko. Zer gertatu zitzaion kontatu du.