Itxi

Amarauna

HIRITAR MEREZIMENDUAREN DOMINA

Ustez etorkizunik ez duten gazte zaurgarriei beste aukera bat ematen die Adsis fundazioak

Eriz Zapiran | EITb Media

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Dominak banatuko ditu urtarrilaren 19an. "Amarauna"n, dominetako bat jasoko duen Adsis fundazioa ezagutu dugu barnetik.

  • Adsis fundazioko kideak.

    Adsis fundazioko kideak.

    17:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtero legez, donostiarrek euren hiritarren lanaren aitortza egin nahi izaten dute Hiritarren Merezimendu Dominak emanez. Euren lanarekin hiri hobea eta bizigarriagoa egiten duten pertsonei egiten zaie aitortza. Aurten ere bost dira aukeratuak. Eta horietako bat da Adsis fundazioa.

Adsis fundazioa pertsona zaurgarriak laguntzen dituen fundazioa da, irabazi asmorik gabeko erakundea, eta 56 urte baino gehiago daramatza lanean. Euren egunerokoa gertutik ezagutzera joan gara.