Itxi

Amarauna

Natura

Basajaun, Pinosolo parkearen zaindaria

EITb Media

Basajaun bat egin du Lander Alvarez de Eulate lorezainak Pinosolon, landareak, lurra eta egurra erabilita. Natura zaintzeko premiaz sentsibilizatzeko tresna bikaina da, baita euskal mitologia ezagutzeko modua ere, horren ustez.

  • Leioako Pinasolo parkeko Basajauna

    Leioako Pinasolo parkeko Basajauna.

    11:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Leioarrak pozarren daude Pinosolo parkean basajaun bat egin dutelako. Lander Alvarez de Eulate lorezainaren burutazioa izan da, eta udal lorezainekin batera sortu dute bi metro luze den burua, landareak, lurra eta egurra erabilita.

Basajaun parez pare genuela azaldu digu Lander Alvarez de Eulatek sormen prozesua. Natura zaintzeko premiaz sentsibilizatzeko tresna bikaina da, baita euskal mitologia ezagutzeko modua ere, horren ustez.