Itxi

Amarauna

Adineko baina bizi-bizi

Axun Arzuaga: "93 urtera horrela iristeko zer egin dudan? Bizimodu normal-normala eta lan asko"

Arantxa ARza | EITb Media

Oñatin topatu dugu 93 urteko emakume indartsu hau: 6 alabaren ama (ona), Aloña Abesbatzaren sortzaileetako bat, antzerki idazle eta aktore, puntu tailerretan irakasle... eta gaztetan telefono konbertsazioetan "zelatari"

  • Axun Arzuaga Asier Odriozolarekin

    Axun Arzuaga Asier Odriozolarekin

    15:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Axun Arzuagak idatzitako antzerki lana moldatu eta oraintxe doaz entsaioetan hastera gero jendaurrean emateko. Ekintza askotan parte hartu du eta horrek indarra eman diola onartu digu Oñatiko etxera egin diogun bisitan.

Gaztetan "repartidora" lanetan aritzen zen eta telefonoaren arduran zenak onartzen zionean, herriko maitaleek izaten zituzten konbertsazioak entzuten zituela aitortu digu irrifar txiki artean.